Hil baino lehen

Konplexuak albo batera utzi, eta hil baino lehen, momentua bizitzeko mezua zabaldu nahi du Doneztebeko laukoteak. Helburu hori betetzeko asmoarekin zortzi abesti indartsuz osatutako diskoa argitaratu dute. Duela bi urte plazaratutako Ostikoa muturrean estreinako diskoaren ildoa jarraituz, abesti zuzen eta laburrak eskaintzen dizkigute, baina oraingoan, soinu sakonagoarekin, konposaketa helduagoekin eta Pettiren kolaborazio azpimarragarriarekin. Dama taldearen musikak Machine Head, Lamb of God edota Chimaira ekar ditzake burura; 90eko hamarkadan sortu eta gaurdaino iraun duten groove metal talde indartsu eta nekaezinak, alegia.