Hesitation Marks

Trent Reznor ipurterreak denboraldi batetarako NIN-i amaiera emango ziola esan zuenean inor gutxik sinetsi zion. Bere bikotearekin abiatutako How to Destroy Angels izeneko oihartzun gutxiko proiektuaren ostean, edota The Social Network filmaren soinu bandarekin Hollywoodeko Oscar bat irabazi ondoren, NIN-en zortzigarren diskorako musika berria konposatzeari ekin zion. Berritasun gutxirekin datorkigu oraingoan: elektronika nagusitzen den disko honetan abestiak aurrerantz igarotzen dira beste ezer baino gehiago indiferentzia sortuz. Garai batean eragin handiko maisua izan zen, baina piztia noiz berpiztuko zain geratu beharko dugu oraingoz.