Herri Urratseko maketa lehiaketa martxan da

Herri Urratsen jotzeko interesa agertu duten taldeen zerrenda luzea denez eta talde berriei aukerak irekitzeko asmoz antolatu dute maketa lehiaketa.

Herri Urratsen jotzeko taldeen eskaria handia dela ikusita 2024ko Herri Urratseko egitaraua osatzeko lehiaketa abiatu dute antolatzaileek. Talde berriei aukerak irekitzeko asmoz hartu dute erabaki hau. Musika taldeek urtarrilaren 3ra arte dute aukera euren proposamenak bidaltzeko. 

2024ko Herri Urrats maiatzaren 12an izango da, ohikoa den bezala, Senpereko aintziran. Maketa lehiaketaren ideia datorren edizioko berrikuntzetako bat da eta egitaraua talde irabazleekin osatuko dute. 

Lehiaketara aurkezteko baldintza sinpleak dira, euskaraz abesten duen edozein talde aurkeztu ahalko da, gehienez hiru kantu aurkeztuz. Azken eguna urtarrilaren 3a. 

Materiala wetransfer bidez bidali beharko da herriurrats@ikastola.eus helbidera. Bertan taldearen izena, jatorria eta kontaktua ere zehaztu beharko dira abestiekin batera. Antolatzaileek informatu dutenez irabazleak otsailaren 2an ezagutaraziko dizute eta saria, aipatu bezala, Herri Urratsen jotzea izango da.