Herri Urratseko logoa aukeratzeko lehiaketa
2008ko maiatzaren 11n izanen da Herri Urrats Senperen. 25. Herri Urrats izango da, eta urteurrena ospatzeko jendearen parte hartzea eskatu dute antolatzaileek: logoa egiteko lehiaketa antolatu dute.
Seaskako arduradunek aukeratu dute jada 2008ko Herri Urratserako leloa: Mende laurdena, bide erdia... Orain, logoa behar dute, eta horretarako lehiaketa antolatu dute.
Logoak baldintza batzuk errespatatu behar ditu :
- Informazio hauek eduki behar ditu : Herri Urrats, 2008ko Maiatzaren 11, Senpere, eta leloa : Mende laurdena, bide erdia...
- Leloaren adiera kontutan hartu behar du.
- Hainbat euskarritan erabiltzako egokia izan behar du: agenda, afitxak, jantziak, txartelak , eta 1, 2, 3 edo 4 koloretan argitaratua izateko.
- Informatika fitxategi batean igorri behar duzue.
Edozoin xehetasun behar izanez gero, elkartea@herriurrats.com helbidera mezu bidali edo (00 33) (0) 5 59 52 26 89 telefonora deitu.