Herri irlandar batek 12 urtetik beherakoei mugikorraren erabilera debekatu die

Greystones herriko gurasoen gehiengoak erabaki du 12 urtera arte euren umeei mugikorrik ez ematea. Debekua boluntarioa bada ere, gurasoek adierazi dute gehiengoaren onespena lortu duela herrian. Hitzarmen honekin haurren antsietatea murriztu nahi dute eta eurentzat egokia ez den materialera espozizioa ekidin.

Irlandako Greystones herriko haurrek nerabezarora arte itxaron beharko dute modan jarri den azken dantza biralean parte hartzeko. Herriko gurasoek mugikorren debeku boluntarioa hitzartu dute haurrak 12 urte bete arte. 

The Guardian egunkariak informatu duenez, itsasertzeko herri honetako gurasoek bat egin dute debeku hau praktikan jartzeko. Haurtzaroa luzatzeko itxaropenez ezarri dute debeku hau antsietatea eta helduen edukietara esposizioa atzeratzeko. 

Laura Bourne ama da eta The Guardian-i honako adierazpenak egin dizkio: “Mundu guztiak egiten badu ez zara lekuz kanpo sentitzen. Ezetz esatea errazagoa da”. 

Ez dute guraso guztiek parte hartu, baina lehen hezkuntzako zuzendaria den Rachel Harper-en arabera, nahikoak izan dira diferentzia esanguratsu batez hitz egiteko. “Espero dut etorkizunean arau berri batean bilakatzea erabaki hau” adierazi zion egunkari britainiarrari. 

Mugikorren eragina haurrengan geroz eta kezkagarriagoa da. Ikertzaileak garunean izan ditzakeen efektu iraunkorrak ikertzeko lanean ari dira. Ikerketa estatubatuar baten arabera bi ordu baino gehiago pantailaren aurrean igarotzen duten umeek pentsamendu eta hizkuntza gaitasunetako frogetan kalifikazio baxuagoak eskuratzen dituzte. 

2019ko beste ikerketa baten erabera, haurrak pantailan denbora asko egoten badira garunaren garapena urriagoa omen da. Ikerketa hau kontutan hartuta Indiak 18 urtetik beherako guztiei mugikorrak erabiltzea debekatu dien araua onartua du. Gailu hauek erabiltzen dutenek isun ekonomiko urri bat ordaindu beharra dute.