Herbehereetako kartzelak ixten ari dira delitugilerik ez dagoelako
Herrialdeak kartzelako delitugileen kopurua gutxienekora murriztu du, eta egun ziegak Belgika eta Norvegiari eskaintzen dizkiote alokairuan.
Kartzelak itxi behar izatearen arrazoiak askotarikoak dira; birgizarteratze eraginkorra, zigor laburrak, zigor finantzarioak eta baita aurrekontu arrazoiak ere.
Litera gainean koltxoi biribilkatuak, bulego hutsak… ez da lekurik falta Norgerhaveneko kartzelan, herrialdearen iparraldean. Hutsik zeuden 242 ziega norvegiar presoentzat alokatu ditu herrialdeak.
2014. urtetik herrialdean hogeita hiru kartzela itxi dira. Asko bizileku bihurtu dituzte, beste batzuk hotel. Herrialdeak Europako espetxeratze tasarik baxuenetakoa du.
Kondenak azken hamarkadan %27 jaitsi dira, baina harrigarriena da ez dela hau eraldatu justizian aldaketa bat egon delako delitugileak kartzelara bidaltzeko orduan, baizik eta delituak %40 jaitsi direlako denbora-tarte honetan. Zer gertatzen da? Ez dago azalpen zehatzik, bi kontzeptu baizik: drogen legeztatzea eta birgizarteratze politika eraginkorrak.
Ederki funtzionatzen ari den beste sistema jarraipen elektronikoarena da. Delitu txikiak egindako kondenatuak aktibo mantentzen dira, baina lokalizatuak daude eta herrialdearen garapenean lagundu behar dute.
Alabaina, biztanleriaren alderdi batek beldurra agertu du, adibidez, baldintzapeko askatasunaren denbora amaitu ostean psikiatrikoko paziente bat bueltatuko ez delakoan eta berriz ere delitu bat egin dezakeenaren ikara ere agertu dute. Hori gertatu zen 2017an, horietako batek emakumezko gazte bat bortxatu eta hil zuenean. Izan ere, kasu askotan, pazienteak kalean bizitza normala egin dezakeen garaiak ditu, birgizarteratze politika bereziak direla eta.
Pertsona asko beldur dira, baina begi-bistakoa da hau ez dela araua eta denak ez direla delituak burutzen hasten irten eta berehala. Datuak hotzean behatuz gero, badirudi Herbehereetako sistemak funtzionatzen duela, zalantzak beti hor badaude ere. Herrialdeak lortu du eraginkorra den birgizarteratze sistema bat martxan jartzea eta delituen kopurua modu esanguratsuan jaitsi da.