Herbehereak, kale txakurrik gabeko herrialdea

Zoritxarrez, praktika nahiko ohikoa da txakurrak abandonatzea. Ondorioz txakurtegiak goraino daude, lanez lepo. Ez da berdina gertatzen Herbehereak herrialdean, kale txakurrik gabeko herrialdea bihurtu baita.

Herrialdeak kale txakurren kopurua kontrolatzeko erabaki sendoa hartu du eta animalia hauen jaiotzak kontrolatzen ditu. Horretarako, kaletik txakurrak hartu, antzutu eta berriz ere kalera itzultzen dituzte. Metodo honekin, herrialde honek erakutsi du txakurren kopurua kontrolatzeko, eta baita abandonuak mugatzeko ere, bereziki eraginkorra dela. 

Antzutzeaz gain, txertatu ere egiten dituzte eta zauden tokira itzuli aurretik marka bat ere ipintzen zaie, jakin ahal izateko zein dauden antzutu eta txertatuak eta zein ez. 

Hori bai, esterilizatzerena neurri ona bada ere, berau txakurren jabeak hezteko ikastaroekin konbinatu behar dela argi dute; txakurren jabeak arduratsu jokatu dezaten eta ez ditzaten abandonatu. Honela, hezkuntza eta esterilizazioa aplikatuz, errotik mozten da arazoa. Honekin batera, txakur jabeei euren animaliak antzutzeko ere eskatzen zaie. 

Baina, zergatik itzultzen dira, behin esterilizatua, txakurrak kalera? Helburua txakur populazioa antzua eskuratzea delako. Berriz ere euren lekura itzultzen ez badira, hutsune horiek txakur ugalkorrek beteko lituzkete. Horrek, berriz ere kale txakurren populazioa haztea eragingo luke, beste modura ordea, aurkakoa lortzen da, esterilizatutako txakurrek ezin baitute ugaldu. 

Herbeherak txakurrei lotuta egon da bere historian zehar. Tradizionalki, izan klase altukoa edo baxukoa, txakurrekin bizi ohi ziren, batzuk plazeragatik eta besteak lan tresna moduan. Honegatik, txakurren populazioa esanguratsuki hazi zen herrialde osoan XIX. mendean zehar. Garai hartan errabia epidemia bat izan zen. Horrek beldurra zabaldu zuen eta jabeek txakur asko abandonatu zituzten. 

Testuinguru honetan, kale txakurren kopurua murrizteko hainbat egitasmo sortu zituzten bertako agintariek. Txakurra zutenei zerga bat jartzera iritsi ziren, hauen populazioa kontrolatzeko dirua biltzeko helburuarekin. 
Zerga berri horrek ez zuen, ordea, esperotako efektua izan, eta txakur abandonu gehiago abandonatu ziren, diru-iturri urriak zituzten pertsonek ezin baitzute zerga ordaindu.

 
Egitasmo hau ordea, 1864an sortu zen animalien babeserako lehen elkartearekin osatu zen. Hamarkada bat geroago, txakurrentzako lehen babesleku irekiko zuten. 

Mende bat beranduago Animalien Babeserako Legea formulatu zen. Honela, etxeko animaliei tratu txarrak ematean hiru urteko kartzelarekin eta 16.000 euroko isunarekin zigortzen dira. 

1960. urtetik aurrera, kale txakurren jaiotzen kontrola burutu da eta txakurrak erosten dituztenei zerga berriak ezartzen zaizkio adopzioa bultzatzeko helburuz.