Hemezortzi artistaren lanak biltzen ditu Ertibil Bizkaiaren erakusketa ibiltariak
Bilboko Rekalde Aretoan dago orain eta Getxo, Sestao, Balmaseda eta Barakaldora joko du ondoren.
Ertibil Bizkaia Ikusizko Arteen Erakusketa Ibiltariak Bizkaian lan egin eta bizi diren hemezortzi sortzaile berriren lanak erakusten ditu. Hauek izan dira aurten saritutako artistak: Jon Ander Garcia (Santurtzi, 1989), Maider Aldasoro Diaz (Mexiko, 1992) eta Ibai Madariaga Sagastizabal (Mallabia, 1994) & Miel Oyarzabal (Durango, 1994). Horien ondoan honako hauek daude: Imanol Abad Martínez (Bilbo, 2000) & Imanol Expósito Delgado (Barakaldo, 2000), Daniel Alegrete (Madril, 1993), Izaskun Araluzea Itza (Bilbo, 1994), Alejandro González Osés (Santander, 1990), Julene Gregorio Uriarte (Gautegiz-Arteaga,1998), Leire Lacunza Miranda (Donostia, 1996), Ibon Landa Amutxategi (Gasteiz, 1994), Idoia Leache Olagüe (Iruñea, 1999), Claudia Rebeca Lorenzo (Logroño, 1988), Julen Martin Zaballa (Areta, Laudio, Araba, 2001), Lugha Mathews Bouchard (Dublin, 1998), Estela Miguel (Villarta, Cuenca, 1992), Javier Ozcoidi (Iruñea, 1999), Ander Sagastiberri Fernández (Bilbo, 1988) eta Amaia Santamaria Andres (Bergara, Gipuzkoa, 1992).
Erakusketa Bilboko Rekalde Aretoan izango da irailaren 17ra bitarte, eta ondoren Getxon egongo da, Punta Begoñako galerietan, azaroaren 5era arte. Sestaoko erakusketa aretoak hartuko du erakusketa azaroaren 6tik 17ra, eta ondoren Balmasedako Horcasitas Jauregira lekualdatuko da, azaroaren 20tik abenduaren 17ra. Azkenik, Ertibil Bizkaia 2023 Barakaldon amaituko da, udal erakusketa aretoan, abenduaren 18tik 2024ko urtarrilaren 5era.
Egoitza artistikoak Japonian
Ertibil 2022ren aurreko edizioko artista irabazleek egoitza artistikoak egiten ari dira Japonian. Bi hilabeteko egonaldia izango da, uztailean eta abuztuan. Alazne Zubizarreta Tokioko Joshibi University-n dago, Lucia Pedregal Yokohamako Koganecho Artist in Residence-n, eta Mar De Dios Matsudoko Paradise Air Art Space-n.