Hemen naiz, ez gelditzeko baina

Ormazabalek kartzelarekin loturiko kontzeptu ugari –leihoa, komuna, hormak, lengoaia, eskuak, pobrezia…– aukeratu ditu lau hormen arteko bizimoduaren berri emateko. Abestien, artikuluen eta liburuen erreferentziak erabili ditu kronikari osotasuna emateko, eta horrela irakurleari esperientzia borobiltzeko bidea ireki dio. Espetxeei eta euren iraupena bermatzen duen gizarteari zorroztasunez begiratu dio, horietatik kanpo daudenei barrukoaren ikuspegi gardena emateko. Barneko paretak pitzatzeko balio duen kronika da, ezbairik gabe.