Hemen da Zutundu
Euskal Herriko Sup eta Surf eskola aurkeztu berri dute, Durangon, jaialdi baten bitartez.
Surf eta sup ikastaroak antolatu dituzte udarako. Sup -Stand Up Paddle Surf- taula baten gainean, zutik, arraun batekin egiten den kirola da. Eskola mugikorra da Zutundu, eta hara eta hona ibiltzen dira taula gainean aritzeko baldintza egokien bila.