Heineken jazzaldia
Donostiara helduko da uztailaren 22tik 26ra bitartean. Aurten, euskal jazzaren aldeko apustua berretsi nahi dute. Hautaketa prozesu batean hautatuak izan diren hamar taldek kontzertuak eskainiko dituzte, baita 2014an diskoa kaleratu zutenetatik aukeratu dituzten beste bostek ere. Horiekin batera, noski, nazioarteko hainbat musikari oholtzaratuko dira Donostian: Silvia Pérez Cruz, Jimmy Cliff, Jamie Cullum edota Bullet Proof Lovers, besteak beste.