Hegokorear guztiak urtebete gaztetuko dira bat-batean

Herrialdeak pertsonen adina kalkulatzeko sistema aldatuko du.

Ia 52 milioi hegokorear tanpez gazteago bihurtuko dira, paperean behintzat. Hego Koreako legegileek herrialdeak adina kalkulatzeko duen sistema-neurria aldatzea onartu du. Orain arte, tradizionalki haur bat jaiotzean urtebete kontatu izan zaio , ez ziren zerotik hasten. 

Honela, Hegokorearrek jaiotzean urtebete izaten zuten eta urtarrilaren 1 bakoitzean urtebete gehitzen zitzaien euren adinari. Bai, honek esan nahi du haur bat abenduaren 31an jaiotzen bada hurrengo egunean 2 urte izango lituzkeela. Laburbilduz, herrialdean jaiotzaren urtea , ez jaiotzare egun zehatza hartu izan da kontutan adina kalkulatzeko.

Herrialdeak beste sistema bat ere badu "adinaren urtea" deitutakoa. Nazioarteko sistemaren antzera, jaiotzean zerotik hasten da kontatzen, baina urtarrilaren 1 bakoitzean urtebete gehitzen zaio duzun adinari. Beraz, abenduaren 31an jaiotako umeak datorren egunean urte bat izango luke, eta ez bi. Sistema hau zerbitzu militar nahitaezkoan, Haur Hezkuntzan edota alkohola eta tabakoa kontsumitzeko gutxieneko adinean erabiltzen da. 

Baina zergatik egin izan dute horrela? Sistema honen jatorriak ez daude argi. Teoria batek defendatzen duenaren arabera jaiotzerakoan urtebete kontatzeak haurrak uteroan igarotzen duen denbora kontatzen du, 9 hilabete 12 hilabetera borobilduz. Beste teoria batek dio jatorria asiar zenbaki sistema antzinako batean dagoela. Sistema horrek ez zuen zerorik. Hori bai, inork ez daki azaltzen zergatik gehitzen duten urtebete urtarrilaren 1etik, eta ez haurra jaio den egunetik. 

Aditu batzuen teoriaren arabera, antzinako korearrek euren urtea txinatar egutegiaren zikloaren barruan kokatu zuten, baina garai hartan, ez zegoen etxe bakoitzean egutegirik eta beraz, jaiotzen zirenek euren egun zehatza ez zekiten, horregatik, urtebete gehitzen zuten ilargi egutegiaren lehen egunean. 

Zergatik aldatu?
Aldaketa honekin Hego Koreak nazioarteko sistema ezarriko du, ia mundu osoak aplikatzen duena (jaiotzean zero urte, eta urtebete gehitu urtebetetze egun bakoitzean). Honek sistemen nahasmenari amaiera jarriko dio, behintzat dokumentu ofizialetan. Sistema berriaren aplikazioaren helburu nagusia kostu sozioekonomikoak murriztea da, baita eztabaida legal eta sozialak ere. 

Iragarpena egin zenetik, jendeak begi onez ikusi du aldaketa. Gizartearen gehiengoak aspalditik nahi zuen aldaketa. Nahasteak amaituko dira eta sistema mota ezberdinen arabera, dokumentu ofizialetan adin bat eta etxean beste bat edukitzea ekidingo luke.