Hegoafrikak gatibu dauden lehoien hazkuntza krudela debekatu du
Pasaden apirilean iragarri zuen lehoien hazkuntza praktikaren debekua Barba Creecy-k, Hegoafrikako baso, arrantza eta ingurumen ministroak. Debeku honen helburua gatibutasunean dauden lehoien salerosketa industriari amaiera jartzea da.
Debeku honen harira, Blood Lions elkarteak txosten bat argitaratu du gomendio batzuekin. Txostenak onartzen du hau lehen pausoa besterik ez dela, epe luzera begira helburuak eskuratzeko eta gobernuak, behin betiko gatibutasunean dauden lehoien hazkuntza eta esplotazioarekin amaitzeko.
Gomendio horien artean dago lehoien esterilizazioa eta baita lehoi berrian salerosketak ere debekatzea. Hori bai, ez du gomendatzen gatibutasunean egon diren lehoiak askatzea. Azkenik, lehoien hezurren merkataritzarekin ere amaitzeko, dauden hezur depositu guztietako hezurrak erretzea ere eskatu du.
GKE ezberdinek pauso irmo eta konprometituak eskatu dizkiote Hegoafrikako gobernuari, gradualki, praktika hauei amaiera emateko.