Hegazkinei 'ekotasa' ezarriko die Frantziak
Datorren urtetik aurrera, 1,5 eta 18 euro bitarteko gainkostua izango dute hegazkin txartelek herrialdean.
Eragiten duten kutsaduragatik, hegazkinei kontuak eskatzeko unea iritsi da. Frantzia izango da tasa ekologikoa ezartzen lehen herrialdea; hala, 2020. urtetik aurrera, Frantziako hegaldiak apur bat garestiagoak izango dira. Gobernuak ezarriko duen ekotasasa 1,50 eta 18 euro bitartekoa izango da, hegaldiaren arabera, eta bidaia txartelei aplikatuko diete. Beraz, bidaiariek bere gain hartu beharko dute ingurugiroa kaltetzearen ardura, eta ez, hegazkin konpainiek.
Ekotasa horri esker, frantziar gobernuak urtean 82 milioi euro eskuratzeko helburua du, eta azaldu dutenez, diru hori azpiegitura eta garraio ekologikoen garapenean inbertitzeko asmoa dute, trenbideei lehentasuna emanez. Noski, hegazkin konpainiek ez dute begi onez ikusi neurri ekologikoa; Air Francek ohartarazi du urtean 60 milioiko galerak izan ditzakeela.
Hegazkinei ekotasa ezartzeaz gain, Emmanuel Macronen gobernuak neurriak hartuko ditu errepideen industriari mugak jartzeko. Azkenik, 2023. urterako elikagaiak ez diren saldugabeko produktuak suntsitzea debekatuko du Frantziak, hala nola, arropa, garbiketa produktuak, kosmetikoak edota etxetresna elektrikoak. Suntsitu ordez, berrerabiliak edo birziklatuak izan beharko dute.