Hegazkina ala taxia?
Errusiako Yekaterinburg hiriko polizia batek oso sistema azkarra erabili zuen bere nagusiaren bi lagunek hegaldia gal ez zezaten. Antza, nagusiaren lagunak berandu samar zebiltzan, eta hegaldia gal ez zezaten, nagusiak neurriak har zitzan agindu zion poliziari. Zer bururatu zitzaion poliziari? Airean zegoen hegazkinean bonba bat zegoela jakinarazi zuen aireportuan. Hegazkinak buelta eman zuen, eta bi bidaiari pribilegiatuek hegaldia hartu ahal izan zuten. Istorioaren protagonistak kartzelan daude, eta orain 21 hilabeteko zigorra bete beharko dute.