Hegaldi merkeak; noiz arte?

Azken urteetan munduko edozein txoko bisitatzeko pribilegiora ohitu gara, baina ez du luze iraungo.

Azkar ohitu gara hegaldi merkeen garaietara; egun, gezurra badirudi ere, merkeagoa da Atlantikoaren bestaldera bidaiatzea ordubeteko hegaldia egitea baino. Nola da posible? Lowcost airelineak jaio zirenetik, izugarri merketu dira aireko bidaiak, baina... noiz arte?


Egun bakar batean munduan erregistratu daitezkeen hegaldiak.

Adi, 2020a izango baita bidaia handiak antolatzeko urte egokiena, eta ziur aski azkena ere. Zergatik? The Economist egunkariak argitaratu duenez, aurten bi aireportu erraldoi irekiko dituzte, bata Istanbulen eta bestea Pekinen. Bi aireportu hauen ondorioz, hegaldien prezioak gerran sartuko dira, eta petrolioaren azken urtetako prezio jaitsiera gehituz, inoiz baino merkeagoa izango da Japonia, Australia edota Thailandia bezalako herrialdeak bisitatzea. 

Dena den, hegaldi merkeen garaia laster amaituko da. Ozono Geruzaren egoera geroz eta larriagoa da, eta hainbat herrialde hasi dira hegazkin konpainiei mugak jartzen airera igortzen duten karbono dioxidoa gutxitu dezaten. Ondorioz, hegaldien prezioak nabarmen igoko dira 2020. urtetik aurrera. Bidaia handi bat egiteko asmoa baduzu beraz, orain da une egokiena!