Hedwig and The Angry Inch ****
Off Broadwayko musikal arrakastatsu baten egokitzapen erakargarria erdietsi zuen John Michell Cameronek estreinako filmean. Pelikula zuzentzeaz gain, protagonistaren rola ere jokatu zuen. Gazte zela, soldadu estatubatuar batekin ezkondu zen Hedwig transexuala Ekialdeko Alemaniatik ihes egiteko asmoz. Senarrak abandonatu ostean, Tommy izeneko gazte batekin maiteminduko da. Neurri handi batean, Hedwig probokatzaileak eta haren rock taldeak AEBetan barrena egiten duten bira basa du ardatz filmak. Glam-rock mugimenduko izar bitxiaren bizipenak irudimen handiz islatzen ditu John Cameron Mitchellek komedia musikal gazi-gozo honetan. Film bitxi, interesgarri eta atsegina da.