Haurrik ez, eskerrik asko!

%44 dira guraso izateko asmorik ez dutela adierazi duten EAEko gazteak. Hori, behintzat, Eusko Jaurlaritzak egindako familiari buruzko ikerketa batetik ateratako ondorioa. Galdeketan parte hartu duten 18 eta 29 urte bitarteko herritarrentzat, seme-alabak izateak "esfortzu ekonomiko handiegia" galdatzen du. Kopurua ikaragarri hazi da: 2001ean %15 ziren aita edo ama izateko harra sentitzen ez zutenak.