Haurrak hazi ahala zabaltzen diren oinetakoak

Zenbat oinetako behar ditu haur batek, haur denetik nerabe izatera iristen den arte? Diotenez gutxienez 15 bat oinetako pare. Horretaz oharturik ekintzaile batzuek haurrak hazi ahala eurekin hazten diren oinetakoak diseinatu dituzte.

Ideia indiar enpresari batzuena izan da. Hauen oinetakoak zabaldu egiten dira haurra hazi ahala hondakinak eta kostuak murriztuz. Aretto deitzen da marka eta sortzaileak Satyajit Mittal eta Krutika Lal dira.

Aretto oinetakoen berrikuntza oihalean dago. Oihal hau iraunkorra da, malgua eta garbitzeko erraza. Guraso guztien ametsa. 

Mittalen esanetan, 0-3 urte bitartean, haurren oinen neurria hiru hilabetero aldatzen da eta 15 neurri ezberdin behar dira 0-9 urte bitartean. Umeek 13 urtera arte hauek ez dute euren behin betiko oinaren neurria eskuratzen. 

Beraz, haurraren oina hazten doa, ez ordea euren oinetakoarena. Askotan haurrek oinetako handiegiak edo txikiegiak erabiltzen dituzte eta horrek oinen garapen muskularra eten lezake. Honetaz jabeturik eurekin batera haziko ziren oinetakoak sortzea erabaki zuten. 

Aretto oinetakoak hiru neurriraino zabaldu litezke eta lili baten loratzean inspiratu omen dira. Oinekin batera malgutzen dira oinetako hauek, haurraren oinera egokituz une oro.