Haurdun dagoenak lau haizetara zabal dezake albistea Facebooken
Sare sozial ezagunak 'egoera' posibleen artean beste bat sortu du, berria: 'Haurraren esperoan'.
Bagenekien badela jendea bere bizitza kapituluka sare sozialetan saltzen duena, eta Facebookek are erraztasun gehiago eman nahi dizkie tankera honetako erabiltzaileei, antza denez.
Aurrerantzean, webguneko 'Familia eta lagunak' eremuan egoera edo kategoria berri bat izango da aukeran, gure soslaia osatzeko. Haurdun dagoenak albistea komunitate osoari jakinarazi diezaioke 'Haurraren esperoan' markatuta.
Hori gutxi balitz, bidean den umearen izena eta estimatutako jaioteguna ere (urtea, hilabetea eta eguna) zehazteko aukera bada.