Haur armatuak
Gao hiriaren (Mali) kanpoaldean, N’jawa lorategietan entrenatzen zituzten errekrutatutako haurrak Muyao-ko kideek; 500 gaztetxo inguru pasa ziren bertatik. Frantziako Abiazioak jaurtitako bonbek entrenamendu gunea suntsitu zutenetik, ordea, haurrak zonaldetik desagertu dira, baina ez dira urrutira joan. Afrika Mendebaldeko Yihadaren Batasunaren aldeko Mugimendua da Muyao, eta hamalau eta hamasei urte bitarteko gazte behartsuei 400 euroko soldata agintzen diete Yihadaren alde borrokatzearen truke. Gaztetxo horietako askok, ordea, hilik amaitzen dute Maliko Armadaren aurka egindako arrakastarik gabeko eraso suizidetan.