Hauek dira BTX-ekin Kobetamendiko Ahotsenean izango diren taldeak

Diabolo Kiwi, IONT, Patx & Run, Huts, Dukkha, Natali, Atzapar eta Larra Bideak hautatu dituzte.

Dakizuenez, Berri Txarrak taldeak ezohiko kontzertua eskainiko du uztailaren 14ean Kobetamendin; rock taldearekin batera beste hainbat musikari izango dira, hala nola: Anari, Iñaki Altolagirre “Matxet” (Jousilouli, Anai-arrebak, Naizroxa, Sega Sound Killers), Broken Brothers Brass Band, Facu Díaz, Jurgi Ekiza (Willis Drummond, Ekiza, Era Batera), Ricky Falkner (Egon Soda, Love of Lesbian, Standstill), Aitor Gorosabel (Su ta Gar), Leire Iseo (Iseo & Dodosound), Toní Mejías (Los Chikos del Maíz, Riot Propaganda), Aritz Mendieta (Deabruak Teilatuetan), Karlos Osinaga "Txap" (Lisabö), Martí Perarnau (Mucho), Aiora Renteria (Zea Mays), David Ruiz (La M.O.D.A), Nerea Urbizu (Katamalo, Ene Kantak) eta Enrique Villareal "El drogas".

Bada aurretik, ez ohiko kontzertu horren aurretik Durangoko Azokako Ahotsenea guneak egitarau txiki bat antolatu du, eta bertan, 8 euskal talde arituko dira bi oholtza ezberdinetan 16:30etatik 20:30ak arte; 21:00 hasiko baita Berri Txarrak-en kontzertua. 

Taldeak aukeratzeko deialdi irekia egin zuen Ahotseneak eta 71 taldek eman zuten izena. 2019an diskoa atera izana eta euskaraz aritzea, lurraldetasuna eta generoa kontutan hartuta, zortzi talde hauek hautatu dituzte: