Hau irakurtzeko eskatu nahi dizugu
Argazkikoa Bruno León trans eta aktibista da. Bere burua onartzen lan asko egin ondoren, gizartea inklusiboagoa eta intersekzionalagoa izateko borrokan ari da. Hona hemen bere hitz inspiragarriak.
"Trans pertsona bat izateak min ematen du, hori horrela da, mina eskutik dator. Sufrimendua aukerazkoa dela diote. Diote ez diodala nire buruari min eman behar edo antsietatea kudeatu behar dudala jendeak hatzarekin seinalatzen nauenetan, nire bizkar xuxurlatzen duenetan... niri axola zait ordea, noski, axola zaidala. Ez zait axolako ez bazarate zipitzik lotsatzen? Zer izango da neska bat, kokospeko ilea du eta!, titiak ditu, ederra da transa izateko...
Ebaketa egingo dut 20 zentimetroko orbainak zuen begiradek baino min gutxiago emango didatelako [...] Operatu egingo naiz, urte honetara arte ez nuelako transfobia pairatu, nire bizitza leku seguru bat zelako eta okupatu egin dutelako. Ebakuntza egingo dut urteko 12 hilabeteetan arnasa hartu ahal izateko. Hau ez da nire trantsizioaren pauso alu bat gehiago, hau bizirauteko metodo bat gehiago baizik ez da. Izan ere, nahiago dut ebaki bat kanpotik hemorragia bat barrutik baino.
Azken irudi honek molestatzen bazaitu, bai, zuregatik operatzen naiz".
Borroka asko egin du den bezala bere burua onartzeko, eta horregatik, azkenik, operatzea erabaki du, bere burua maite duelako eta horrela onartzen delako. Bruno-k bere mastektomiarako diru-bilketa kanpaina martxan jarri du Gofundme bidez. Lagundu nahi izan ez gero sakatu hemen. Bere Instagram profila jarraitu nahi izan ez gero hementxe.
Informazioa @ecovanstore Instagram kontutik itzulia izan da, erabat beharrezkoa ikusten dugulako horrelako kasuei ikusgarritasuna ematea.