Hatortxu Rock 24 inoiz baino kartel interesgarriagoarekin
Abenduaren 26an ospatuko da aurtengo Hatortxu rock inoiz baino bereziagoa; norberak bere etxetik jarraitu ahalko baititu ekitaldi ezberdinak. Bertan parte hartuko duten sortzaileen kartela ezagutzera eman berri dute. Izan ere, osasun krisiak ere ez ditu gelditu jaialdi honen aldarrikapenak eta antolatzaileek inoiz baino gehiago elkartasuna, zentzu guztietan, zabaltzeko beharra sentitu dute.
Hori gauzatu dadin lanean ari dira eta abenduaren 26an gozatu ahal izango dugu emaitzaz. Alde batetik, egun horretarako María Antunez, Josu Erbiti, Joseba San Sebastian eta Gorka Pastor musikariek Euskal Herriko talde ezagunen hainbat abesti eguneratuko dituzte eta hauek plazaratzeko Xabi Solano, Zaloa Urain, Tomas Lizarazu, Nerea Urbizu, Claudia Rodríguez, Lorena Aisa, Francis Díez, Idoia Tapia, Sara Zozaya, Lide Hernando eta Alex Sarduiren laguntza izango dute.
Bestetik, Erika Olaizola aktorea eta Lander Garrok ere haien ekarpena egingo diote ikuskizunari eta, azkenik, Zetak, Anestesia, Herdoil eta Koban taldeak eta Little Martin Selektah & Juantxo Arakama & Nikotina hirukoteak haien lan berriak taularatuko dituzte.
Hori bai, aurtengoan publikoak etxetik jarraitu beharko ditu ikuskizunak. Hala ere, antolatzaileek espero dut osasun krisi hau igaro ondoren berriz ere elkar aurkitzea, bitartean elkartasuna norberak bere txokotik adieraztera gonbidatu gaituzte. Izan ere, adierazi dute inoiz baino gehiago denen laguntza beharko dutela ekimen hau lau haizeetara zabaltzeko.
Sarrerei dagokioenez, dagoeneko salgai daude www.hatortxurock.eus/sarrerak webgunean. 12 euroko truke Hatortxu Rock 24 ikuskizunaz gozatu eta dispertsioak eragindako gastuei aurre egiten laguntzeko aukera dago.