Haserreak askatzeko boxeo zaku publikoak

New Yorken "donttakethisthewrongway" proiektua jarri dute martxan, NYCxDESIGN diseinuaren astearen barruan.

Inoiz izan duzu frustrazio eta hira guztiak kale erdian askatzeko tentaziorik? Hala bada, beharbada inguruko bati oihu egingo zenion, edo kaleko zaborrontzi bati ostikoa eman... eta zergatik ez boxeo zaku bat astindu? New Yorken esperimentua egin dute, zebrabidetako farolak, zaborrontziak eta posteak boxeo zaku publikoekin apainduz. Oraingoz, emaitza oso positiboa izan da.

Laneko estresa, antsietatea, jende toxikoa, edukazio gutxikoak, bidezkoak ez diren hainbat arau, gosea... asko dira gure amorrua piztu dezaketen faktoreak. Geroz eta estres gehiago jasaten dugu, baina pilatutako amorru guzti hori deskargatzeko aukera gutxi izaten dugu, eta beraz, barruan pilatzen dugu, nola edo ahala eztanda egiten duen arte. 

Hirak ez du abisurik ematen, bat-batean egiten du eztanda; horregatik, batzuetan harriturik begiratzen diogu gure buruari, azkar igaro den taxi bat oihuka, bultza egin gaituen oinezko bati gaizki begiraka edota kafe bat zerbitzatu digun langileari gaizki erantzunez. Halakorik ez gertatzeko, onena haserre horiek azkar baino lehen askatzea da; nola? Boxeatzen!

Hain zuzen, "donttakethisthewrongway" proiektuak bilatzen duena da espazio publikoetan bizi ditugun sentipen eta emozioak bideratzeko diseinuak sortzea; hala, boxeo zakuek emozio horiek askatzeko bidea eskaintzen dute.