Hartzek ere zabor janaria maite dute
Hirietatik hurbil bizi diren hartzek loditasun arazoak dituzte, Los Angeles Times egunkariak oraintsu jakinarazi duenez. Zabortegietan elikatzen dira hartz horietako asko, eta zabortegietan elikagai ugari aurkitzen dute. Hori dela eta, kasu batzuetan hartz 'hiritarren' pisua hartz basatiena baino %30 handiagoa da. Dietan jarri beharko dituzte!