Hartz zuriek eguneko kilo bat inguru galtzen dute krisi klimatikoen ondorioengatik
Krisi klimatikoaren ondorio latzek euren elikaduran eragin zuzena dute.
Zoritxarrez, ez da ezer berria hartz zuriak espezierik mehatxuenetakoen artean izatea. Krisi klimatikoaren ondorioak bete betean pairatzen dituzte. Euren habitat naturalaren galera etengabearekin, animalia hauek distantzia luzeak ibiltzera behartuak daude elikagai-iturri berriak aurkitu ahal izateko. Honegatik, hauetako batzuk pisua galtzen dute egunero-egunero.
Nature Communications aldizkarian argitaratutako ikerketa berri batek hartz zurien jokabide eta elikagai ohiturak aztertu zituzten Hudson badian, Kanadako ipar-ekialdean, 2019-2022 bitarteko udetan.
Ondorioztatu zutenaren arabera, aztertutako hogei animalietatik hemeretzik 21 kilo galdu zituen hiru astetako behaketan, gutxi gora behera, eguneko kilo bat.
Udan zehar, itsas izotzaren urtzea ohikoa da Artikoan. Baina, krisi klimatikoa dela eta, urtze hau areagotzen ari da azken urteetan. Beraz, hartz zuriek denbora gehiago igarotzen dute lurrean izotz gainean edo itsasoan baino.
Ikerketak ondorioztatzen du lurrean aurkitzen duten janaria ez dela nahikoa animalia hauek bizirik mantentzeko, batez ere hartz gazte edo kumeak, ez baitute gantza pilatzeko gaitasun bera.
Hartz polarrek hainbat estrategia erakutsi zituzten euren energia erreserbak mantentzeko eta hauek idenpendenteak izan ziren euren sexua, adina, ugaltze eta edo hasierako gantz maila dena delakoak zirelarik ere.
Ar heldu asko besterik gabe etzan egin ziren energia mantentzeko, hibernazioan xahutzen duten energiaren antzekoa erabiliz. Dena den, %70 aktibo mantendu zen, elikagaiak bilakatzen, hori bai, hibernazioan daudeneko garaian bezalako erritmoa erabiliz. Frutak, belarrak edo hegaztien gorpuak bilatzen zituzten, kaloriak emango zizkien edozer gauza.
Zenbait eme helduk bere denboraren %40 janaria bilatzen igaro zuen eta nahiz eta elikagai batzuk energia onuraren bat eskaini zien, hauek bilatzen jaso zuten energia baino gehiago xahutuarazi zien. Hartz zuri bakarra gizendu zen, kasualitatez, itsas ugaztun hil batekin topatu zelako.
Ondorioak kezkagarriak dira, espezie honek, azken urteetan, denbora gehiago igarotzen baitu lurrean itsasoan baino. Honegatik, euren ugaltze tasa murriztu egin liteke, defizit kalorikoagatik emeek ezingo dutelako obulatu.