Harry Potter sagaren idazleak "Harry Potter etxean" plataforma sortu du

Harry Potter sagaren autorea den J.K. Rowling-ek online plataforma sortu du pandemiak dirauen bitartean haurrak hezteaz gain entretenituak mantentzeko. Ziur, plataforma honekin hain haurrak ez diren sagaren zale ugari ere dibertitu daitekeela

Harry Potter etxean plataformak lehen liburuaren audioliburua du bertan beste gauza askoren artean. Horrela, Harry Potter eta sorgin harria doan entzun daiteke hainbat hizkuntzatan. 

Plataformak buru-hausgarriak eta bideoak ere eskaintzen ditu. Proiektuaren berri eman zuenean horrela mintzatu zen Rowling: Gurasoak, irakasleak eta zaintzaileak lanean ari dira haurrak entretenituta mantentzeko eta iruditzen zait magia apur baten beharrean daudela. 


Izan ere, hogei urte baino gehiagoz Hogwarts ihesbide bat izan da irakurle gazte zein ez horren gazteentzat. Orain bizitzen ari garen garai arraroetan Howgarts hor dagoela gogorarazi nahi izan du idazle eskoziarrak, nahi duen orori babes lagunkoia emateko. Gainera, plataforma ingelesez dagoenez, aukera polita da hizkuntza errepasatzeko modu dibertigarri batean.

Bestalde, albiste honen aitzakian, aukera polita izan daiteke liburuak irakurtzen hasteko ala berriz ere irakurtzeko, edota Harry Potter pelikulen maratoia egiteko.

Expelliarmus aspermenari
!