Harrikada festibala: musika elektronikoa Ozetan
Harrikada 2017. urtean sortutako kultur elkartea da, musika elektronikoarekin eta artearekin lotura duten ekitaldiak sustatu nahi dituena. Hasiera batean Alemanian dagoen azpikultura elektronikoak liluratuta, Euskal Herrian horrelako giroak sortu eta herrialdeen arteko zubi lana bultzatu nahi dute, hemengo Dj zein sortzaile gazteak hara ezagutzera eman eta hangoak hona ekarri, alegia.
Antolatzaileek zera diote, "Berlingo areto eta jai giroan egon ostean, Euskal Herrian bertan ikusi zein sentitutakoa azaltzen saiatzen ginenean jendeak erotuta geundela esaten zigun. Egun batean hangoa hona ekarri nahi genuela azaldu genuenean, buruan sekulako harrikada genuela esan ziguten, eta halaxe, Harrikada Festibala sortzea erabaki dugu".
Musika elektronikoa oinarri duen Harrikada festibala izango da ostiraletik igandera, Ozetan. Euskal Herriko eta Alemaniako DJak izango dira, besteak beste.
Euskal Herriko zein Alemaniako DJ ezagunak izango dira jaialdian, Andreas Rauscher, Don Brazo, Balza, Capitan Candela, Casimir von Oettingen, Cubo, Ele Luz, Electronic Elephant, Frau Kaufman, FreedomB, Iñi-go!, Jetson G, K.Eule eta Miss Biotza besteak beste. Gainera, Bidelapurrak eta Pelaxen emanaldiak egongo.
Musikaz gain, bestelako ikuskizunak ere izango dira: Parasite kolektiboaren Hot Water antzezlana eta Marina Suarez Ortiz de Zarateren Hamakan eta Eguzki Donellaren Aurpegiak instalazioak besteak beste.
Informazio gehiago hemen