'Harri Herri' programaren bigarren edizioa estreinatuko dute apirilean

Hogeita hamabi harri-jasotzailek hartuko dute parte.

Harri Herri herri kirol programaren bigarren edizioa estreinatuko du EITBk apirilaren 15ean. Juanan Legorburu eta Ane Muruamendiaraz kazetariak eta Iñaki Perurena harri-jasotzaile ohia arituko dira aurkezle lanetan, eta edizio honetan Idoia Etxeberria harri-jasotzailea ere batuko da taldera.

Hogeita hamabi harri-jasotzailek hartuko dute bertan parte, hamasei gizonezkok eta hamasei emakumezkok, launa taldetan banatuta. Talde bakoitzak kapitain bana izango du: Luis Mari Telleria, Izeta II, Joseba Ostolaza eta Zelai II.

Harri jasotzaile bakoitzak harri bakarrarekin lan egingo du eta denbora jakin bat izango du horretarako. Jasoaldi bakoitza denborarekin sarituko da eta, hala, talde bakoitzak denbora-altxorra lortuko du. Saio bakoitzean final moduko bat jokatuko dute harri berezi batekin eta talde bakoitzak aurretik irabazi dueen denbora-altxorra izango du harri baldarra jasotzen saiatzeko.

ETB1en eta eitb.eus-en eskainiko dute saioa, astelehen gauetan, 22:30ean.