Haririk gabeko entzungailuak ala haridunak dituzu gogokoago?
Z belaunaldikoak haridun aurikularren aldeko apustua egiten ari omen dira.
Autobusean edo trenean, kalean oinez goazenean, etxekolanak egiterakoan eta beste hainbat egoeratan izaten ditugu entzungailuak soinean, musika edo podcasten bat entzuteko. Duela zenbait urte haridun aurikularrak erabili ohi genituen, baina pixkanaka haririk gabekoek ordezkatu zituzten. Badirudi, ordea, haridunak bueltan direla, eta Z belaunaldiko gero eta jende gehiagok erabiltzen dituela.
Garai batean haridun entzungailuak telefonoarekin batera eskuratzen genituen, baina orain propsio erosi behar dira. Eta azken hilabeteotan salmenta handitu egin omen da. Iazko datuen arabera, haririk gabekoak pmen dira merkatuan saltzen diren aurikularren % 78, baina datozen urteetan haririk gabeek gora egingo duela aurreikusi dute
Zergatik ote da haridunetara jotzeko joera? Hasteko, ezaugarri antzekoak dituzten haririk gabekoekin alderatuta, merkeagoak izan ohi dira. Kontuan izan behar da erraza izan daitekeela aurikularren bat galtzea, eta, beraz, ez du merezi diru asko gastatzerik. Kalitatezkoak erostea komenigarria da, baina ez dago garestiegiak erosi beharrik.
Estetika kontua ere izan daiteke. Vintage eta nostalgia garaiotan, erakargarria izan daiteke gaur egungo influencer eta gazteentzat haridun entzungailuak, baita aurikular handiak ere.
Bestetik, audioaren kalitatea egonkorragoa izan ohi da. Ez da mozketarik edo konexio arazorik izaten. Mikrofonoaren kalitatea ere ona izan ohi da.
Bateria beharrik ez izatea ere abantaila da. Ez dago zenbat bateria geratzen den begira aritu beharrik, kargatu beharrik... Entxufatu eta entzun. Kito. Gainera, bateriarik ez dutenez, kalitatezkoak badira, aurikularren iraupena ere handiagoa izan daiteke.
Ordenagailuari, telefonoari, eta halakoei konektatzeko ere errazagoa izan ohi da, bluetooth bidez arakatzen edo aurikularrak bateratzeko komerietan ibili beharrik gabe.
Bere desabantailak ere baditu, noski. Esaterako, hariak erraz nahasten direla ondo bildu ezean, edota kanpoko zaratari aurre egiteko trikimulaiku teknologikorik ez dutela.
Zuk zein dituzu nahiago, haridunak ala harigabeak? Kontatu gure sare sozialetan!