Haragiaren kontsumoa murrizteko zergak?

Ethan Brown, Beyond Meat haragi begetalaren sortzaileak, haragiari zerga bat jartzea proposatu du honen kontsumoa gutxitzeko. Zer iruditzen zaizu?

Zenbait adituk uste dute haragiak tabakoak, alkoholak edota azukreak bezala zerga gehigarri bat izan behar lukeela ingurumenean duen eragin negatiboagatik. Honen alde azaldu da Beyond Meat erakundeko burua. 

Ekimen hau aurrera ateratzen saiatu ziren Erresuma Batuan, baina Boris Johnson, lehen ministroak, atzera bota zuen. Kontrajarria dirudien erabakia izan zen, Johsnonek berak berotegi efektua eragiten duten gasen igorpena datozen urteetan gutxitzeko konpromisoa hartu duenean. 

Bernat Ananos, Heura haragi begetalaren sortzaileetako batek honela dio: "Landareetan oinarrituta haragiaren demokratizazioa eskuratzeko benetako haragiak duen kostu erreala ezartzen hasi behar da. Izan ere, landareetan oinarritutako produktuek zerga handiagoa dute animali jatorria dutenek baino".

Eta zu? Neurri honen alde egongo al zinateke? Egokia iruditzen al zaizu?