Handmade & Craft Encounter merkatua bihar Donostian

Eskuz egindako gauzen zaleei zuzendutako merkatua egingo dute bihar Donostiako Larratxo Kultur Etxean; 10:00etaik 20:00etara bitartean, eskuz lan egiten duten zale eta langileek ideak elkar trukatzeko jardunaldia egingo dute.

Handmade & Craft Encounter merkatua egingo dute bihar Donostiako Larratxo kultur elkartean; ez da ohiko merkatua izango; eskuz egindako objetuak egiten dituzten zaile eta langileak bilduko dira bertan, ez saltzeko helburuarekin, ideiak elkar trukatzeko asmoarekin baizik. Hala, 10:00etan hasi eta 20:00ak bitartean, Handmade, Craft eta DIY mugimenduen zaleak elkar ezagutu eta esperientziak elkarbanatuko dituzte.

Jardunalduetan argazkilaritza tailer bat eskainiko du La niña bonita-k.

Jardunaldietan parte hartzeko Handmade & Craft Encounter webgunean izena eman behar da.