'Handia’, Forqué saria eskuratzeko bidean

Jon Garaño eta Aitor Arregiren filma Jose María Forqué saria eskuratzeko hautagaia da, fikziozko edo animaziozko film onenaren kategorian eta Hezkuntza Balioen Zinema kategorian. Sari-banaketa ekitaldia urtarrilaren 13an egingo dute.

EGEDA Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundeak banatutako Jose María Forqué saria eskuratzeko bidean da Garaño eta Arregiren Handia filma. Lau lehiakide izango ditu: Pablo Bergerren Abracadabra komedia, Manuel Martín Cuencak Donostia Zinemaldian estreinatu zuen El autor drama, Isabel Coixeten La librería egokitzapena, eta Estiu 1993 katalana. Sari-banaketa ekitaldia urtarrilaren 13an egingo dute; ordura arte itxaron beharko dugu saritu duten jakiteko.

 

Erraldoia izaten ari da Handiaren ibilbidea; 90.000tik gora ikusle lortu ditu asteburuan filmak, eta horrekin batera heldu da Forqué sarietarako hautagaitza. Lorpen ederra da, euskarazko film bat proposatzen duten aurreneko aldia baita. Zorionak!