Hanburgesa magikoak?
AEBetako Isleta herriko Burger-King-eko hiru langile atxilotu berri dituzte hanburgesetan marihuana botatzeagatik. Polizia pare batek hanburgesa magikoak irentsi zituen, eta haien eragina antzeman ondoren, droga testa egin zieten euren buruei: azterketaren arabera, marihuana zegoen hanburgesan. Marihuana oparitzea eta kartzelara joatea... hori bai negozio kaskarra!