Hamsterrak etxeari su!
Hamsterrak maitagarriak izan daitezke, zure etxeari su ematen ez dioten bitartean. Hori da Bletchleyko ama bati eta bere semeari gertatu zaiena. Gauean gurpiltxoan bueltaka zarata handia egiten zuenez, amak kaiola sukaldean uztea erabaki zuen. Animaliak bueltaka jarraitu zuen bertan, ariketaren indarraz kaiola kable artera erori zen eta kolpeak txispa bat sortu zuen. Kaiolak su hartu zuen, baina ez hori bakarrik, familiaren bi txakurrak eta txintxillak ere hil zituzten garrek. Su alarmari esker onik atera dira ama-semeak, baina etxerik eta animaliarik gabe geratu dira.