Hammer's Quest

Hemen da Hammer's Quest, akzioz betetako RPG jokoa. Urtebete pasa da protagonista gaztearen aita Lord iluna garaitzera joan zenetik. Aitaren zain egoteaz aspertuta, bere bila joatea erabakiko du, mailu handi bat bidailagun duela. Bidean hainbat arerio eta oztopo aurkituko ditu, baina apurka-apurka horiek gainditzen bazoaz, esperientzia puntuak eta dirua biltzen joango zara, horiekin ahalmen berriak ikasi eta arma boteretsuagoak erosteko. Jokoaren kontrola sinplea da, tap edo ukitu bakarrarekin maneiatu baitaiteke, eta irudiak retro estilo pixelatua dute. Aproposa, adibidez, autobusaren zain zaudela jolasteko.