“HAMAR URTE”

Eskutan edukitze hutsak poza ematen duen diskoetako bat da honakoa. Ez mamiagatik, jakina, nahiz eta bilduma hau originala bezain aberatsa den: Audience, Zea Mays, Macarrada, Standar… Poza, izenburuak ongi dioen bezala, Bilborock-en 10 urteko jarduera biziaren kronika mardula dakarkigulako berekin. Eta ez da gutxi, ez horixe! Ehundaka kontzertu gogoangarriren lekuko izan da Bilborock, eta ezinbesteko erreferentea izan da Euskal Herrian. Aurrerantzean ere hala izan dadila… beste 10 edo 100 urtez, gutxienez!