Hamar urte gehiagoz gure bizia luzatu lezakeen dieta
Beharbada ez zara betiereko biziaren bila ari, baina ziur gehiago, eta batez ere hobeto, bizitzea gustatuko litzaizukeela. Bada, ikerketa berri batek erakutsi duenez, elikadurak rol garrantzitsua du horretan.
Gure buruan berehala ohiko gomendioak azaltzen zaizkigu; kirola egin, erretzeari eta edateari utzi, edota klasiko bat: ondo jan. Baina zenbat gehiago bizi ahalko ginateke ondo janez?
2022ko otsailean Bergen (Norvegia) unibertsitateko ikerlari taldeak argitaratutako ikerketa baten arabera, hamarkada bat gehiago bizi gintezke ondo janez gero. Ondorio honetara iristeko aurretik burutu diren hainbat eta hainbat ikerketa bildu eta alderatu dituzte. Bestalde, elikagai jakin batzuk ere ikertu dituzte.
Iparramerikar dieta tipikoa erreferentzia moduan hartuz (haragi gorri ugari, janari ultra-prozesatua eta azukredun produktuak), adituek argi dute produktu hauen kontsumoa murriztu beharra dagoela eta ale integralen irinarekin ordezkatu behar direla, lekaleen kontsumoa ere maiztu eta baita fruitu lehorrena ere.
Deigarria da fruta, barazkiak eta arraina zerrendako lehen postuetan ez egotea, nahiz eta ikerketak dioten gure osasunean onurak dituztela. Alabaina, adituen arabera, euren efektua ez da horren esanguratsua gure bizitzari urte gehiago gehitzerako orduan.
Haragi zuriari, arrautzei edo olio begetalei dagokienez, ez dirudi nabarmentzeko ezer dutenik, gure bizia hamar urte gehiago luzatzea bada behintzat gure helburua. Salbuespena oliba olioa da, gure osasuna egoera onenean mantentzeko babes moduan funtzionatzen baitu.
Ikerketaren arabera, 20 urte ditugunean elikaduran aldaketa hauek eginez gero, gure bizitza 10-13 urte gehiagoz luzatu genezake. Aldiz, 60 urterekin hasiz gero, 8 urte gehiagoz luzatu genezake gure bizitza. Zenbat eta lehenago hasi onurak nabarmenagoak badira ere, 80 urte inguruko pertsonek ere euren bizitza luzatu lezakete hiru urte eta erdiz, dieta hau jarraitzen hasita. Hori bai, aldaketa hauek hamar urtetan zehar mantendu behar dira benetako efektua eskuratzeko.
Ohitura berriak txertatzea erronka izan liteke, baina adituek azpimarratzen dute, erdizkako aldaketek ere gure bizitza luzatu lezaketela zazpi urteraino, 30 urte baino gutxiago ditugunean hasten baldin bagara bederen.
Ikertzaileek Food 4 Healthy Life deitutako aplikazioa ere sortu dute, gure dieta, sexua eta adinaren arabera zenbat gehiago biziko ginatekeen estimatzen duena. Tresna sinple honekin, modu estimatuan, gure bizi-itxaropena zenbatean hazi litekeen jakin genezake egin ditugun edo egin nahi ditugun aldaketa nutrizionalen arabera.