Hamabost antzezlan izango dira Bilboko Zirkuituan

Lehena ostegunean izango da, Errekalde udaltegian.

Ostegunean, urtarrilaren 11n, hasiko da Bilboko Zirkuituaren denboraldi berria, hiriko eta inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzeko asmoz. Ostegunero izango dira emanaldiak, dohainik, maiatzaren 9ra bitarte, hiriko guneetan: Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotza Udal Zentroak eta Solokoetxe Institutua.

Honako konpainia eta emanaldiak izango dira zirkuituan: Compañía Edición Limitada-ren Reza; Intxartu Antzerki Taldearen Las brujas de Salem; Ibilka Teatroren Cuando secuestramos al jefe; Heyoka Clown-en Lo que me sale de la concha; Nodulos Teatroren Carmen; I Need a Hero taldearen Sonata en mi menor; Totumén 2113; Iuris Tantum-en Hable con Montse; Skené Teatroren El salto de Léucade; Heyoka Clown-en Las Franciskas; A Teatral-en Relax a trois eta Cercanías de ti; Libélula Teatroren La madre pasota eta La mujer sola eta AED Elkartearen Ni eta nitarrak.

Zenbait lan egun bakar batean baino gehiagotan ikusi ahal izango dira. Informazio osoa hemen kontsulta daiteke.