Halle Berry: Pantera beltzaren lilura
Cleveland hiriko auzune xume batean jaio eta hazi zen Halle Berry. Alkoholarekin maitemindutako erizain beltz bat zen bere aita. Ama, berriz, jatorri kaukasiarreko psikiatra zuri bat. Tratu txarren infernutik ihesi, amak aita abandonatu eta bere bi alabak Halle eta Heidi berarekin eraman zituen. Halle txikiak lau urte besterik ez zituen garai hartan. Hori guztia gutxi balitz bezala, eskola garaian arrazismoa pairatu zuen, bere kanela koloreko azala tarteko. Haurtzaro gordina izan zuen, zinez.
Hamazazpi urte zituela, Miss Ohio edertasun lehiaketa irabazi zuen. Miss USA izateko zorian ere izan zen. Baina finalera iritsi zen arren, ezin izan zuen AEBetako emakumerik ederrenaren koroa erdietsi. Hortaz, Chicagora jo eta modaren mundu ankerrean murgildu zen. Top Model ospetsu izateko behar adina zentimetro ez zituela ohartu zenean, ordea, ibiltokiak utzi eta Second City antzerki eskolan ikasten hasi zen aktore bihurtzeko asmoz. 90eko hamarkadaren hasieran, Spike Lee matxinoak bere lehen zinema rola eskaini zion "Jungle Fever" basan. Ordutik hona, ez zaio lanik falta izan. Tamalez, baina, neska politarena egitera kondenaturik aurkitu du bere burua urte luzez "The Last Boy Scout", "Boomerang" eta "The Flintstones" gisako film erdipurdikoetan.
Aktore modura etorkizuna lantzen ari zela, bihotza baino zerbait gehiago apurtu zioten Halle sentiberari bere maitaleek. 1991. urtean, esaterako, ezker belarriko entzumenaren %80 galdu zuen mutil lagunak emandako jipoi baten ondorioz. Eraso bortitz haren egilea nor izan zen inoiz aitortu ez duen arren, sasoi hartan Spike Lee, Wesley Snipes eta Eddie Murphyrekin irten zen Halle. Urtebete geroago, David Justice beisbol jokalariarekin ezkondu zen, baina gauzak ez ziren aldatu. Justicek etengabe jipoitu baitzuen emaztea harremanak iraun zuen artean.
Azkenaldian, ordea, nirvana egoeran hordituta dabil Halle Berry. Iaz Eric Benet musikariarekin ezkondu zen eta haren ondoan bere bihotzak atseden hartu duela dirudi. Maitasunean ezezik, zineman ere ezin hobeto doazkio gauzak.
Duela hiru urte "Introducing Dorothy Dandridge" telefilmarengatik Urrezko Globoa bereganatu bazuen, aurten emakumezko aktore onenaren Oscar saria jaso baitu "Monter´s Ball" filmean egindako lan aparta medio. Bere ametsa bete du, beraz. Panpin izateari utzi eta benetako aktore bilakatu baita. Tourneur berbera ere liluratuko zukeen pantera beltza bihurtu da Halle Berry.