Hala ez badirudi ere, ilusio optiko hauetako objektu guztiak kolore berekoak dira

Gure begiek batzuetan engainatu egiten gaituzte. Ez didazula sinesten? Begiratu ilusio optiko hauek!

Hala ez badirudi ere, irudi hauetako objektu guztiak kolore berekoak dira. Bai, katu moreak eta txakur arrosak ikusten badituzu ere, animalia guzti hauek kolore tonu bera dute. Zin dagit!

Zergatik gertatzen da hau? David Novick, irudi hauen egileak dio asimilazioa deitzen den fenomenoak sortzen dituela ilusio hauek. Objektuaren inguruko koloreen arabera, objektuak kolore ezberdinetan ikusten dituzte gure begiek. 

Diseinu hauetako bakoitza arretaz behatzen baduzu, ikusiko duzu kolore ezberdinetako lerroek zeharkatzen dizutela. Hauek dira engainu hori eragiten dietenak gure garunari, nahiz eta objektu guztiek kolore berdina izan. 

Aztertu dezagun ondorengo irudia. Lerro urdinetan kokatuak dauden arrosa batzuk, eta aske uzten dira lerro horiak. Aldiz, beste batzuk lerro horietan kokatuak daude eta aske daudenak lerro urdinak dira. Horregatik, batzuk berdexkak dira eta beste arrosak urdinak. 


Fenomeno hau hobeto ulertzeko hemen duzu irudi berdina baina arrosa guztiak lerro urdin eta horien gainean jarrita. Guztiak kolore berdinekoak dira, ezta?

Irudi hauekin nahikoa izan ez baduzu, hemen gure garuna engainatzeko beste zenbait irudi. Kontuz, ez zorabiatu!