Hala Bedi irratiaren dokumentala ikusgai gaur Gasteizen

Gasteizko Hala Bedi irratiak 30 urte betetzen ditu aurten, eta ospakizunen artean, hiru hamarkada hauetako ibilbidearen inguruko dokumentala sortu du. Azaroaren 14en egin zuten estreinaldi arrakastatsuaren ondotik bigarren proiekzioa egingo dute gaur 20:30ean, Florida zinemetan.



1983an jaio zen Hala Bedi eta 30. urteurrena betetzen duen honetan irratiaren historia argitara atera dute liburu-dokumentala argitaratuta. Azaroan ikusi du argia ekoizpenak eta bi ardatz nagusi ditu.

Batetik, Iker Saenz de Argañonek, duela 7 urte idatzi zuen Hala Bedi irratiaren inguruko historia errekuperatu eta osatuta liburua kaleratu dute. Irratiaren sorrera, antolatutako kontzertuak, jasandako itxierak, eztabaida ideologikoak, euskararaen bilakaera, lizentzien buruhausteak eta hamaika kontu gehiago biltzen dituelark.

Bestetik, irratiaren historiaren inguruko liburuaz aparte 30. urteurren honetan Hala Bedik, Oskar Bañuelos kazetariak zuzenduta, irratiaren ibilbidea pantailara eraman dute. Ordubeteko iraupenean irratiaren historia, sorrerako elkarrizketa errealak eta fikzio tarteak ere aurkituko ditu ikusleak. Dokumentala DVD euskarriak eskuragarri da eta dokumentalaz haratago, making of-a, grabazio historikoak, Una Hora Tarde irratsaio arrakastatsua, eta hamaika kontu interesgarri gehiago biltzen ditu.

Dokumentalaren estreinaldia azaroaren 14an izan zen, baina sarrerak agortu zirenez hitzordu berria antolatu dute gaur, 20:30ean Florida zinemetan.