Hainbat zinema jaialditan emango dute '80 egunean'

Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filma dagoeneko toki askotan proiektatu dute, eta datozen hilabeteotan honako zinema jaialdietan ikusi ahal izango da: Hanburgon (Alemania), Vlissingen (Herbehereak) Ganten (Belgika), Moskun (Errusia), Pragan (Txekia), Reykjaviken (Islandia), Mumbai (India), Washington eta Cleveland (AEB).


Filma udaberrian estreinatu zuten, eta ostiralean hasiko den Donostiako Zinemaldian ere proiektatuko dute, Zinemira atalean hain zuzen ere. Bi emakume helduen arteko maitasun istorioa kontatzen du filmak. Gaztetan ezagutu zuten elkar, eta patuak 50 urte geroago berriz ere elkartuko ditu. Poza, nahia, beldurra, zalantzak... Sentimendu askoren nahasketa izango dute bi protagonistek.