Gwoemul (The Host) ****

Aspaldian filmatutako munstro-pelikularik onena dakarkigu Memories of Murder thriller ilunaren egileak, zinez. Munstro urlehortar batek izua sortuko du Seul hiriko Han ibaiaren ertzean bizi diren lagunen artean. Sarraski lazgarria eragin eta gero, kiosko xume baten jabearen alaba bahituko du munstroak. Arriskuari muzin egin eta militarren debekua saihestuz, alabaren bila joko dute kioskoaren jabeak eta haren familiak. Munstroaren metafora oinarri harturik, gizarte hego-korearraren erraiak biluzi egiten ditu Bong Joon-ho maltzurrak, estatubatuarren kontura trufa eginez. Beldurra, suspensea, umore absurdua eta kritika soziala irudimen handiz uztartzen dituen munstro-film ikusgarri, entretenigarri eta aparta da.