Guztiok bat euskal rap! Mixtape vol.1 ***
Euskarazko rap musika hazten ari da. Barakaldon 121 Krew eta Maisha Mc-ren artean sortutako harrobia fruitu berriak ematen ari da etengabe. 121 Krew taldeko lagunek denbora luze zeramaten horrelako grabazio bat egiteko gogoz: zuzenekoetarako Internetetik eskuratutako baseekin osatutako grabazioak entzun daitezke aurkeztu berri duten mixtape honetan. Zazpi kantu guztira, euskarazkoak eta Barakaldoko jendeak duen maila altuaren erakusgarri. Grabazioarekin batera, euskal rapa sendotzeko gonbidapena eta taldearen hurrengo lana izango denaren iragarpena: Hiriaren taupadak. Zain gauzkazue.