Gurearen antzeko galaxia aurkitu dute unibertsoaren mugaldeetan

Nazioarteko zientzialari taldeak espiral itxurako galaxia urrun bat aurkitu du. Unibertsoak soilik 2.100 milioi urte zituenekoa eta aurretik galaxien eraketari buruz pilatutako ezagutza guztia kolokan jarri du.

Egungo unibertsoaren adina 13.800 milioi urte inguru da. Orain arte zientzialariek uste zuten gurea bezalako galaxia espiralen egitura ez zela finkatzen kosmosak egungo adinaren erdia izan arte. 

Alta, aurkikuntza berri honek erakutsi du Esne Bidearen antzeko galaxiak existitzen zirela jada orain dela 11.700 milioi urte, unibertsoak egungo adinaren %15a zuenean soilik. 

Aurkikuntza hau James Webb teleskopio espaziala erabiliz egin dute. Berarekin gurearen antzeko galaxia gazteago bat aurkitu dute. Ceers-2112 izenez bataiatu dute eta unibertsoak 2.100 milioi urte inguru zituenean sortua izan zen, aurretiko genituen ezagutzak zalantzan jarriz. 

Ceers-2112 gure galaxiaren berdintsua da, espiral egitura duena eta gureak garai hartan izango lukeen masa berberarekin. Aurkikuntza honek frogatzen du unibertsoa oraindik oso gaztea zenean ere galaxiak eboluzionatzen zutela.

Erreferentzia: Costantin et al. “A Milky Way-like barred spiral galaxy at a redshift of 3”. Nature, 2023.