Gure Zirkuak zazpigarren bira hasiko du gaur, Araban

Hamaika emanaldi egingo dituzte bertan, eta Arrigorriagara joko dute gero.

Gure Zirkuak zazpigarren birari ekingo dio gaur eta lehen aldiz Araban hasiko du, Etxabarri Ibiñako Gorbeia merkataritza gunean. Araban bi egonaldi egin dituzte orain arte, Gasteizen 2019an eta Amurrion 2022an, eta "lurraldearekiko zuten nolabaiteko zorra kitatzeko beharra" sentitu dute. 

Maiatzaren 10, 11, 12, 17, 18, 19, 24 eta 25ean egingo dituzte emanaldiak, hamaika guztira, eta online sarrerak salduta badaude ere, txarteldegian eskuratu ahal izango dira. 

Gure Zirkua Bizkaira joango da gero eta Arrigorriagan jarriko du karpa. Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean, 2an, 7an eta 8an egingo dituzte saioak. Emanaldiotarako sarrerak salgai daude Interneten, www.gurezirkua.eus webgunean.