Gure Zirkuak hamasei emanaldi egingo ditu Orion

Bihartik abuztuaren 26ra bitarte eskainiko diete ikus-entzuleei zirkuaren magia.

Gure Zirkuak Orion igaroko du abuztu osoa eta hamasei emanaldi egingo ditu bihartik, hilak 4, abuztuaren 26ra bitarte. Zirku ibiltariaren seigarren bira da hau eta berriz ere Gipuzkoako kostako herrira itzuli dira udan, azken bost urteetako ohiturari jarraiki.

Zirkua Orioko Mendibeltz futbol zelaiaren alboan ipini dute eta hauek izango dira emanaldien hitzorduak: bihar, abuztuaren 4an, 19:00etan (sarrerak agortuta daude); 5ean, 19:00etan; 6an, 19:00etan; 10ean, 19:00etan; 11n, 19:00etan; 12an, 19:00etan; 13an, 12:00etan eta 19:00etan; 17an, 19:00etan; 18an, 19:00etan; 19an, 19:00etan; 20an, 12:00etan eta 19:00etan; 24an, 19:00etan;  25ean, 19:00etan; eta 26an, 19:00etan.

Apirilean Maule-Lextarren, Zuberoan, hasi zuten bira, eta Gipuzkoako bi herritan jarraitu zuten, Andoainen eta Lazkaon. Ondoren Bizkaia aldera jo zuten, Markina-Xemeinera. Abuztuan Orion izango dira eta irailean Nafarroa izango dute kokaleku.

Emanaldietako sarrerak hemen eskura daitezke.