Gure Zirkua bueltan da

Laster zabalduko dute egitaraua, egon adi!

Pandemiak bertan behera utzi ditu kultur ekimen guztiak, eta askok berriro bueltatzeko arazoak izango dituzten arren, pixkanaka bagoaz udako egitarauak eta proposamenak ezagutzen. Hala, Gure Zirkuak bideo berria argitaratu du, laster berriro Euskal Herritik zehar bidaiatzeko eta ilusioa zabaltzeko prest egongo direla adieraziz.

Oraindik ez dugu beren egitaraua ezagutzen, baina bideoan lehen helmugaren pista eskaini digute: Orio. Udan zirkuaz gozatzeko prest?